viernes, 31 de diciembre de 2010

Recuerdos de Noche Vieja


Dios te salve! ongi etorri,
gabon Jainkuak diyela;
legiarekin kunpli dezagun
urte berriren bezpera.

Alabatua, bedeinkatua
O Sakramentu Santua;
pekatuaren mantxarik gabe
zeña dan konzebitua.

Au aiziaren epela!
Airian dabill orbela;
etxe ontako jende leyalak
gabon Jainkuak diyela.

Agur, agur, nagusiya
txapela daukat irauntzia
zuregandikan bihar genuke
kantatzeko lizenzia

Emango bauzu, emazu,
bestela ezetz esazu;
ate onduan otza iltzera
amak ez gaitu bialdu.

Eskupekua artu degu ta,
orain abia gaitian;
adiosikan ez degu eta
agur ikusi artian